Castellano | Euskara | Français | English
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2008ko ekainaren 18ko 13:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación Navarra de Empresas de Consultoría", ANEC" anagrama duena. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten profesionalak hartzen ditu.
Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Fco. Javier Baztarrica Navarro eta Oscar Hortigüela Revilla.
Aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek horri buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, 2008ko ekainaren 19an.-Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: F0809840