Castellano | Euskara | Français | English
Nafaroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritakoaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioak kirol jardueraren arloko prestakuntza sustatu behar du. Halaber, 85. artikuluari jarraikiz, kirol arloko zerbitzu teknikoetan aritzeko ezinbestekoa da kasuko titulazioaren jabe izatea, kirol gaietan indarra duten arauekin bat.
Nafarroako Kirolaren Institutuak egiaztatu du, batez ere, Nafarroako Kirol Jokoetan, parte hartzen duten kluben entrenatzaile eta laguntzaile askok ez dutela kirol arloko inolako titulaziorik, osasun eta segurtasun arloko baldintza onetan kalitatezko kirol jarduera bat egiteko bermea ematen duenik. Egoera hori kezkagarria da Foru Komunitatearen Administrazioarentzat, gure arau juridikoetan babes berezia duen biztanle talde bat ukitzen baitu, adin txikikoena. Hori horrela, Nafarroako Kirolaren Institutuak "Kirolean hasteko prestatzailea" izeneko plan bat sortu du, Nafarroako Kirol Jokoetako kirol ekipoen eta taldeen entrenatzaileei prestakuntza estandar bat eta gutxieneko titulazio bat emateko.
Nafarroako Gobernuak, 2008ko maiatzaren 5eko Erabakiaren bidez, baimena eman zuen kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak egiteko laguntzen deialdia onesteko, banakako ebaluazioko araubidearen bidez.
Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluaren eta Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera,
AGINDU DUT:
1. Kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak egiteko Nafarroako Kirolaren Institutuak ematen dituen laguntzen deialdia onestea, foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan ezarritako oinarrien arabera.
2. Foru agindu honetako laguntzei aurre egiteko, gehienez 41.000 euroko gastua baimentzea, 2008rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol jarduerak sustatzeko laguntzak" izeneko 940002- 95100-4809-336100 kontu-sailaren kargura.
3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Foru agindu hau Nafarroako Kirolaren Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.
1. ERANSKINA
Oinarriak
1.-Xedea eta iraunaldia.
1. Deialdi honen xedea da Nafarroako kirol federazioek edo Nafarroako Kirolaren Institutuak haiekin elkarlanean sustatuta, kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak egiteko laguntzak emateko oinarriak ezartzea. Halaber, deialdi honen xede dira Nafarroatik kanpoko kirol federazioek sustatutako kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroetarako laguntzak.
Laguntza hauen helburua kirol arloan maila desberdineko irakaskuntzako jarduerak zuzentzen dituzten teknikariei prestakuntza ematea da, arlo horretan atzemandako akatsak zuzendu eta jarduera horien kalitatea hobetzeko.
2. 2007ko azaroaren 1etik 2008ko urriaren 31ra bitarte egindako eta bukatutako ikastaroetarako eskatzen ahalko dira laguntzak, baldin eta ikastaroek deialdiko betebeharrak betetzen badituzte.
2.-Helburua.
1. Laguntza hauek ondoren ageri diren kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroetan matrikula edo inskripzioa egiteko kuotek eta bestelako eskubideek sortutako gastuak hein batean berdintzeko emanen dira:
a) Kirol modalitate bakoitzean kirolean hasteko prestatzailearen titulua lortzeko ikastaroak, Nafarroako Kirolaren Institutuak Nafarroako kirol federazioekin eta/edo Nafarroako toki entitateekin elkarlanean sustatutakoak.
b) Kirol modalitate bakoitzeko I., II. eta III. mailako kirol teknikari titulua lortzeko ikastaroak, kirol federazioek ECD/3310/2002 Aginduaren arabera sustatutakoak, baldin eta Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzaileak edo ikastaroa egiten den autonomia erkidegoko kirol arloko agintariek emandako ebazpenaren bidez baimendutakoak badira.
c) Abenduaren 16ko ECD 3310/2002 Aginduaren arauditik kanpo, kirol federazioek sustatutako maila desberdinetako kirol teknikarientzako hasierako prestakuntza ikastaroak.
2. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren eremuan egindako kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak deialdi honetatik kanpo geldituko dira, Hezkuntza Departamentuak araututako ikasketak direlako.
Halaber, bere eskumenak erabiliz kirol federazioak ez diren entitate pribatuek sustatutako ikastarotarako laguntzarik ez da emanen.
3.-Onuradunak.
1. Laguntza eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ikastaroetan lankideak inskribatzen dituzten pertsona fisikoek eta klubek.
2. Onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
a) Dagokion ikastaroan inskripzioa egiten denean Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.
b) Kluben kasuan, Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
c) Ikastaroan bertaratze ona izatea eta hura osatzen duten multzo eta arlo guztien ebaluazio probak gainditzea.
4.-Eskaera non eta noiz aurkeztu.
Eskabideak eta agiri osagarriak Nafarroako Kirolaren Institutuko Erregistroan (Arrieta kalea, 25, 31002 Iruña) aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aipatzen diren baliabideen bidez. Eskabideak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izanen da. Epe hori bukatzen denetik urte bukaerara bitarte aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko deialdirako utziko dira.
Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada, interesdunari eskaera eginen zaio, 10 egun balioduneko epean, dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela bere eskaera.
5.-Eskaerak eta agiriak.
1. Eskabideak Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzenduko zaizkio, deialdi honen 2. eranskinean dauden eredu normalizatuen arabera.
2. Eskaerak ongi bete eta honako dokumentazioa erantsiko zaie:
a) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (aurretik aurkeztu ez dutenentzako bakarrik), hala behar izanez gero, emandako laguntza ordaintzeko.
b) Eskatzailea pertsona fisikoa denean: eskatzailearen NANaren fotokopia.
c) Eskatzailea kluba denean: IFKren fotokopia eta parte hartzaileen izen osoa eta NAN zenbakia.
3. Laguntza eskaeraren xedea baldin bada I., II. eta III. mailako kirol teknikariaren titulua lortzeko kirol federazioek sustatutako ikastaroak edo antzekoak egitea, arestian aipatutako agiriez gain, interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Ikastaroko inskripzio orriaren fotokopia.
b) Ikastaroko ordainagiriaren fotokopia.
c) Deialdiaren egunak eta arlo eta multzo bakoitzean lortutako kalifikazioak biltzen dituen ziurtagiria, kirol federazio antolatzaileak emandakoa. Ikastaroak abenduaren 16ko ECD 3310/2002 Aginduan xedatutakoari jarraikiz egiten direnean, ikastaroa baimentzeko autonomia erkidegoko kirol agintariek emandako ebazpenaren aipamena ere aurkeztu beharko da.
4. Laguntza ikastaro bat baino gehiagorentzako eskatzen bada, ikastaro bakoitzeko eskaera bat aurkeztuko da.
5. Azaldutako agiriez gain, Nafarroako Kirolaren Institutuak laguntzak emateko beharrezkotzat jotzen dituen bestelako agiriak eskatzen ahalko ditu.
6.-Instrukzioa, balorazioa eta laguntzen zenbatekoa.
1. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak eskaerak tramitatuko ditu eta laguntzak emateko proposamena igorriko dio Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari.
Unitate kudeatzaileak arlo juridikoko administrazio publikoko teknikari baten laguntza izanen du. Teknikariak eskatzaileek deialdian eskatutako agiriak aurkeztu dituztela egiaztatuko du batetik, eta bestetik, unitate organiko eskudunak antolamendurako eta instrukziorako egindako prozedura eta balorazioa deialdiaren araberakoak izan diren ala ez, dagokion txostenaren bidez.
2. Laguntzen banaketa irizpide hauen arabera eginen da:
2.1. A modalitatea:
Modalitate honetan sartzen dira eranskin honetako 2. oinarriko a) eta b) letretan ageri diren ikastaroekin lotura duten eskatutako laguntzak. Atal honetarako bideratutako zenbatekoa baimendutako gastuaren %70 izanen da.
a) Dagokion modalitateko kirolean hasteko prestatzaileentzako ikastaro bat egiteagatik: matrikularen edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %80, gehienez. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 120 eurokoa izanen da.
b) Dagokion modalitateko I. mailako kirol teknikarientzako ikastaro bat egiteagatik: matrikularen edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %70, gehienez. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 300 eurokoa izanen da.
c) Dagokion modalitateko II. mailako kirol teknikarientzako ikastaro bat egiteagatik: matrikularen edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %60, gehienez. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 480 eurokoa izanen da.
d) Dagokion modalitateko III. mailako kirol teknikarientzako ikastaro bat egiteagatik: matrikularen edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %50, gehienez. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 600 eurokoa izanen da.
2.2. B modalitatea:
Modalitate honetan sartzen dira eranskin honetako 2. oinarriko c) letran ageri diren ikastaroetarako eskatutako laguntzak. Atal honetarako bideratutako zenbatekoa baimendutako gastuaren %30 izanen da.
a) Araubide bereziko titulazio berrietako modalitate edo espezialitate bateko kirol federazio baten irizpide partikularrek araututako kirol teknikarientzako ikastaro bat egiteagatik, matrikula edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %50 ordainduko da gehienez. Ez dira kontuan hartuko abenduaren 16ko ECD 3310/2002 Aginduaren bidez araututakoak eta ikastaroa egiten den autonomia erkidegoko kirol arloko agintariek baimenduak ez direnak. Hala ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 200 eurokoa izanen da.
b) Araubide bereziko araututako titulaziorik ez duen modalitate edo espezialitate bateko kirol federazio baten irizpide partikularrek araututako kirol teknikarientzako ikastaro bat egiteagatik, matrikula edo inskripzioaren eskubideen zenbatekoaren %30 ordainduko da gehienez. Ez dira kontuan hartuko abenduaren 16ko ECD 3310/2002 Aginduaren bidez araututakoak eta ikastaroa egiten den autonomia erkidegoko kirol arloko agintariek baimenduak ez direnak. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 150 eurokoa izanen da.
Maila bakoitzean pertsona bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko 3. eranskinean azaltzen diren formulak eta kasuak aplikatuko dira.
7.-Ebazpena eta laguntzen ordainketa.
1. Eskaerei buruzko ebazpena Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendariak proposatuta, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta bi hilabeteko epean.
2. Nafarroako Kirolaren Institutuak eskabidea onetsi edo ukatu zaien jakinaraziko die interesdunei, eta, onetsiz gero, haren zenbatekoa azalduko. Halaber, emandako laguntzak Nafarroako Kirolaren Institutuko eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko iragarki oholetan jarriko dira.
3. Ezarritako epean ebazpenik eta jakinarazpenik ez bada, ezetsitzat joko da eskaera, Diru-laguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat.
8.-Laguntzen bateragarritasuna.
1. Deialdi honetako laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribatuek xede eta helburu bererako ematen ahal duten beste edozein laguntzarekin. Beste laguntza batzuk jasoz gero, interesdunak laguntza eman dion entitatearen ziurtagiria aurkeztu beharko du, zenbat diru jaso duen azaltzeko.
2. Deialdi honetan araututako laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo bestelako laguntzekin metatuta, ez du behin ere gaindituko ikastaroa egiteko onuradunak ordaindutakoa.
9.-Onuradunen betebeharrak.
Deialdi honetako laguntzen onuradunek honako betebeharrak izanen dituzte:
a) Laguntza emateko baldintzak betetzen dituztela frogatuko dute.
b) 2 b) oinarrian aipatutako kasuan, eskola egunen ondoko praktikaldia eginen dute, ikastaroa osatzeko.
c) Informazioa ematea eta Nafarroako Kirolaren Institutuak eskatutako egiaztapenak egitea.
d) Laguntzaren xedea den ikastaroa finantzateko bestelako diru-laguntzak, laguntzak edo diru-sarrerak jasoz gero, horren berri eman beharko diote Nafarroako Kirolaren Institutuari.
e) Nafarroako Ogasun Publikoarekiko obligazioak beteak izatea.
10.-Ez-betetzea.
Deialdi honetako arauetan ezarritakoa betetzen ez bada, edo adierazitako datuak gezurrezkoak badira, diru-laguntza galdu eta jasotako dirua itzuli beharko da. Legeek ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza pagatu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutza interesak pagatzeko eskatzea.
11.-Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
12.-Errekurtsoak.
1. Deialdi honen eta bere arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratu daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.
2. Era berean, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko15/2004 Foru Legean xedatutakoarekin bat.
13.-Ordezko araudia.
Deialdi honetan ezarrita ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.
2. ERANSKINA
Pertsona fisikoentzako eskabidea
Izen-deiturak:
IFZ
Helbidea:
Herria: .................................... P.K.
AZALTZEN DUT:
..................... diploma lortzeko kirol prestakuntzarako ikastaroa egin dudala. Ikastaroa ....................n egin zen, ............(e)tik ...........(e)ra, .......................k antolatua.
Ikastaro hori foru agindu honetako deialdiaren 2. oinarrian aurreikusitako kasuetan dagoela.
Horrenbestez,
ESKATZEN DUT:
Ikastaro horretako matrikula/inskripzioa egiteko gastuak hein batean ordaintzeko laguntza.
.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Eskatzailearen sinadura
Kirol klubetako eskabidea
Entitatea:
Erregistro zenbakia: ........................... I.F.K.:
Helbidea: ................................. Telefonoa:
Herria: .................................... P.K.
Kirol modalitatea:
AZALTZEN DUT:
Atzeko aldean ageri diren kirol teknikariek teknikariek ............................... diploma lortzeko prestakuntzarako ikastaroa egin dutela. Ikastaroa Ikastaroa ..................n egin zen, ............(e)tik ...........(e)ra, .......................k antolatua.
Ikastaro hori foru agindu honetako deialdiaren 2. oinarrian aurreikusitako kasuetan dagoela.
Horrenbestez,
ESKATZEN DUT:
Ikastaro horretako matrikula/inskripzioa egiteko gastuak hein batean ordaintzeko laguntza.
.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Kirol klubaren sinadura
Izen-deiturak:
(Atzeko aldea)
IKASTAROAN PARTE HARTU ETA LAGUNTZA JASOTZEN AHAL DUTENEN ZERRENDA
NANa Izen-deiturak
3. ERANSKINA
Laguntzen zenbatekoa maila bakoitzean zehazteko prozedura
A modalitatea:
.Nomenklatura:
N0: Kirolean hasteko prestatzaileen ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua.
N1: I. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua.
N2: II. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua.
N3: III. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua.
Smax0: kirolean hasteko prestatzaileen ikastaroetarako eskatzaileentzako gehieneko laguntza banakakoa.
Smax1: I. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako eskatzaileentzako gehieneko laguntza banakakoa.
Smax2: II. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako eskatzaileentzako gehieneko laguntza banakakoa.
Smax3: III. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako eskatzaileentzako gehieneko laguntza banakakoa.
Stotal: A modalitateko laguntzetarako aurrekontua guztira.
CA: Coeficiente = (N0 x 0,8 x 1) (N1 x 0,7 x 2,5) + (N2 x 0,6 x 4) (N3 x 0,5 x 5).
S0: kirolean hasteko prestatzaileen ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa.
S1: I. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa.
S2: II. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa.
S3: III. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa.
S0/pers: Kirolean hasteko prestatzaileen ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa, pertsonako.
S1/pers: I. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa, pertsonako.
S2/pers: II. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa, pertsonako.
S3/pers: III. mailako kirol teknikarien ikastaroetarako laguntzen zenbateko osoa, pertsonako.
Kirolean hasteko prestatzailea.
Maila horretako laguntzak honela kalkulatuko dira:
I. maila:
Maila horretako laguntzak honela kalkulatuko dira:
II. maila:
Maila horretako laguntzak honela kalkulatuko dira:
III. maila:
Maila horretako laguntzak honela kalkulatuko dira:
B modalitatea:
.Nomenklatura:
N4: B 1) modalitateko ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua (deialdiko 6. oinarria).
N5: B 2) modalitateko ikastaroetarako laguntzen eskatzaile kopurua (deialdiko 6. oinarria).
CB: Coeficiente = (N x 0,5) + (N x 0,3).
Stotal B: B modalitateko laguntzen zenbateko osoa.
S4: B 1) modalitateko laguntzen zenbateko osoa.
S5: B 2) modalitateko laguntzen zenbateko osoa.
Smax4: B 1) modalitateko ikastaroetarako gehieneko laguntza per- tsonako.
Smax5: B 2) modalitateko ikastaroetarako gehieneko laguntza per- tsonako.
S4/pers.: B 1) modalitateko laguntzen zenbatekoa pertsonako.
S5/pers.: B 2) modalitateko laguntzen zenbatekoa pertsonako.
-Edozein mailatan, pertsona bakoitzarentzat kalkulatzen den laguntza mailari dagokion gehieneko laguntza baino handiagoa bada, eskatzaileak banakako gehieneko laguntza jasoko du. Gelditzen diren kopuruak hurrengo mailako laguntzak osatzeko erabiliko dira.
-Edozein mailatan, pertsona bakoitzarentzat kalkulatzen den laguntza mailari dagokion gehieneko laguntza baino txikiagoa bada, eta aurreko mailan erabili gabeko dirua gelditzen bada, diru hori maila horretako eskatzaileen artean banatuko da zati berdinetan, eta horrela hasierako banakako laguntza osatuko da.
-Aurreko mailan erabili gabe gelditu den kopurua gehitzearen ondorioz, pertsona bakoitzaren laguntza maila horretako gehieneko laguntza banakakoa baino handiagoa baldin bada, eskatzaileak banakako gehieneko laguntza jasoko du eta gelditzen den dirua hurrengo mailako laguntzak osatzeko erabiliko da.
-Modalitate bakoitzeko azken mailako laguntzak banatu ondoren dirurik sobratzen bada, diru hori modalitate bakoitzeko lehen mailako laguntzak osatzeko erabiliko da, beti ere banakako gehieneko laguntza gainditu gabe.
-Modalitate guztietako laguntzak banatu ondoren dirurik sobratzen bada, diru hori eskatzaile guztien artean hainbanatuko da. Laguntzak matrikula edo inskripzioaren zenbatekoa ordaintzeko erabiliko dira.
Iragarkiaren kodea: F0810058