(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nire NAOrako sarrera

Bilatu aldizkarietan

Laguntza
Bilaketa berezia

91. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 25a

  • I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.1. XEDAPEN OROKORRAK
      • 1.1.3. Foru Aginduak

105/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean erdi mailako musika ikasketetako lanbide titulua matrikula librean eskuratzeko prozedura ezartzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren VI. kapituluak arte ikasketak, musikako lanbide ikasketak, besteak beste, arautu zituen.

Ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuak hezkuntza sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan adierazten dena, ezarri, eta 21. artikuluan 2007-2008 eta 2008-2009 ikasturteetan musikako ikasketa profesionalak pixkanaka ezartzea xedatu zuen.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen iragankorrak ezartzen duenez, lege organiko horrek indarra hartu zuen unean indarrean zeuden erregelamendu mailako arauak aplikatzekoak dira oraindik, baldin eta hartan ezarritakoari kontra egiten ez badiote. Lege horrek Hezkuntza sistemaren antolamenduari buruzko 1/1990 Lege Organikoa indargabetu zuen.

Otsailaren 13ko 34/1995 Foru Dekretuak erdi mailako musikako ikasketen curriculuma ezarri zuen, Hezkuntza sistemaren antolamenduari buruzko 1/1990 Lege Organikoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitatean gradu horretan sartzeko alderdi orokorrak arautu zituen.

Abuztuaren 28ko 59/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean, erdi mailako musika ikasketetako lanbide titulua matrikula librean eskuratzeko prozedura arautu zuen.

Arau horretan xedatutakoarekin bat, foru agindu honek musikako lanbide titulua matrikula librean eskuratzeko prozedura arautu, eta proben ezaugarri orokorrak eta antolaketazkoak ezartzen ditu.

Arte Ikasketen Atalak aldeko txostena eman duela ikusirik eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Baimena.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko "Pablo Sarasate" musika-kontserbatorio profesionalari baimena ematen zaio kontserbatorio horretan ematen diren espezialitateetan musikako lanbide titulua matrikula librean eskuratzeko proben deialdia egiteko. Kontserbatorio horretan, erdi mailako musika ikasketak ematen dira.

Bigarrena.-Aplikazio eremua.

Probak interesa duten pertsona guztiek egiten ahalko dituzte, baita ikasketa arautuak amaitu bai, baina irakaskuntza ofiziala utzi zutelako edo erdi mailako musika ikasketak egiteko gehienezko epea agortu delako sistematik kanpo gelditu diren ikasleek ere.

Hirugarrena.-Matrikulazioa.

Izangaiek "Pablo Sarasate" musika-kontserbatorio profesionalean formalizatuko dute matrikula, zentroak ezartzen duen epean.

Laugarrena.-Proben deialdia.

"Pablo Sarasate" musika-kontserbatorio profesionalak proben deialdia argitaratuko du eta bertan adieraziko da horiek zein egunetan izanen diren. Probak ikasturtea amaitu ondotik eginen dira.

Halaber, zentroak garaiz argitaratuko ditu ikasgai bakoitzari dagokion probaren egitura eta musika-tresnaren probarako obren zerrenda orientagarria.

Bosgarrena.-Epaimahaiak.

Ikasgai bakoitzeko epaimahai bakarra eratuko da. Epaimahaia hiru irakasle adituk edo, bestela, antzeko ikasgaietakoek osatuko dute, eta zentroko zuzendaritzak esleituko ditu. Epaimahai bakoitzean, mahaiburu bat, idazkari bat eta mahaikide bat egonen dira.

Seigarrena.-Kalifikazioak.

Epaimahai bakoitzak dagokion aktan jasoko du proben kalifikazioa, zentroak ezartzen duen ereduarekin bat. Eredu hori urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren arabera ezarritako ikasketen musikako erdi maila egiten duten ikasleen ebaluazio eta kalifikazioari buruz Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteria kontseilariak azaroaren 28an emandako 638/1995 Foru Aginduan Nafarroako Foru Komunitaterako xedatutakora egokituko da.

Akten kopiak zentroko iragarki-oholean jarriko dituzte.

Zazpigarrena.-Tituluak.

Musikako dagokion espezialitateko lanbide titulua eskuratzeko proposamena zentroak eginen du, ikasleak foru agindu honen zortzigarren atalean adierazitako ikasgaiak gainditzen dituenean.

Zortzigarrena.-Espezialitateen araberako ikasgaiak.

Musikako lanbide titulua eskuratzeko, ikasleek, espezialitateen arabera, ikasgai hauek gainditu beharko dituzte:

1. Pianoa, klabea edo organoa. Dagokion espezialitateko musika-tresna, akonpainamendua, harmonia, musikaren historia, ganbera-musika eta ikasgai hauetakoren bat: analisia edo konposizioko oinarriak.

2. Akordeoia. Espezialitateko musika-tresna, harmonia, musikaren historia, ganbera-musika eta ikasgai hauetakoren bat: analisia edo konposizioko oinarriak.

3. Harpa, kantua, klarinetea, kontrabaxua, fagota, txirula, moko-txirula, gitarra, oboea, perkusioa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, txistua, biola, biolina edo biolontxeloa. Dagokion espezialitateko musika-tresna edo kantua, harmonia, musikaren historia, ganbera-musika, piano osagarria eta ikasgai hauetakoren bat: analisia edo konposizioko oinarriak.

Bederatzigarrena.-Proben ezaugarri orokorrak.

Musikako lanbide titulua lortzeko proben erreferentzia, ikasgai bakoitzean, ikasgai horretako mailarik altueneko helburuak, edukiak eta irizpideak izanen dira, zentroaren programazioan ezarritakoari jarraikiz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Garatzeko gaitasuna ematea.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari baimena ematen zaio foru agindu hau garatu eta aplikatzeko beharrezko neurriak hartzeko.

Bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko uztailaren 1ean.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0810620

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa