Castellano | Euskara | Français | English
Uztailaren 5eko 225/1992 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak kargutik kentzen ahalko ditu Osasun Eskualde Oinarrizkoetako eta Adimen Osasuneko zuzendariak eta Erizaintza Unitateko buruak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.
Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Benedicto Aguirre Echeverría jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Baztango Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzea xedatzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasi beharko du abiaburuko postuan.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Langileriaren Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko ekainaren 2an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0808807