Castellano | Euskara | Français | English
Ekainaren 5eko 225/1992 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak kargutik kentzen ahalko ditu Osasun Eskualde Oinarrizkoetako eta Adimen Osasuneko zuzendariak eta Erizaintza Unitateko buruak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.
Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Purificación Sos Ortigosa andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Los Arcosko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea xedatzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean abiaburuko lanpostura itzuli beharko du.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko ekainaren 2an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0808810