Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1. artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik eta izendapen askeko sistema erabiliz, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 9an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Javier Lacarra Albizu jauna Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendari izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea.
3. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: F0809161