Castellano | Euskara | Français | English
ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko buruak 2008ko otsailaren 27an eman ebazpenaren bidez onetsi zen familia-langile lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. 2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 31n, argitaratu zen deialdi hori.
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 2008ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 4an), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, onestea, epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.
Epaimahaiko kideak:
Mahaiburua: María-Jesús Arana Aicua, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: Santiago Hualde Cabello, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruordea.
Mahaikide idazkaria: María-Teresa Lizarraga Mansoa, Mankomunitateko idazkaria.
Ordezkoa: María-Begoña San Martín Amor, Zarrakazteluko Udaleko idazkaria.
1. mahaikidea: Elena Algarra Cerdán, Tafallako Udalaren Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko gizarte langilea.
Ordezkoa: Matilde Donamaría Leoz, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko gizarte langilea.
2. mahaikidea: Ana Etxamendi Tiebas, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko teknikaria.
Ordezkoa: Carmen Urra Urriza, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko teknikaria.
3. mahaikidea: Purificación Lapuerta Redondo, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko familia langilea.
Ordezkoa: Mari Sol Corro Garde, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko familia-langilea.
Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua: Erriberriko Kultur Etxea. Eguna: 2008ko uztailak 28, astelehena.
Lehen ariketa, goizeko 9,30ean. Bigarren ariketa, eguerdiko 12,00etan, lehen ariketa gainditu dutenendako.
Erriberriko Kultur Etxea. Eguna: 2008ko uztailak 31, osteguna. Hirugarren ariketa: elkarrizketa epaimahaikoekin.
Erriberrin, 2008ko ekainaren 17an.-Mankomunitateko burua, María Jesús Arana Aicua.
ERANSKINA
Izangai onartuen behin betiko zerrenda
1.-ESTHER BEIRAS GUILLEN
2.-M.ª LUISA GARCIA MARQUINA
3.-ANA GAYARRE AGUIRRE
4.-IDOIA GOYEN GONZALEZ
5.-ARACELI HERNANDEZ FERNANDEZ
6.-AMAIA JAURRIETA ANSORENA
7.-ITZIAR LARRAZA LEGARRA
8.-M.ª ELENA LERA DIAZ
9.-MARIA BEGOÑA PATERNAIN LARRAÑETA
10.-M.ª FELISA PEREZ LUQUI
11.-ANGELA RUIZ ZUAZU
12.-ANTONIA SEPULVEDA LOPEZ
13.-AFRICA SIERRA LIÑAN
14.-MARIA VICTORIA TELLETXEA LEOZ
15.-TERESA USACH ALDAZABAL
Izangai baztertuen behin betiko zerrenda
Inor ez.
Iragarkiaren kodea: L0809540