Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, departamentuko titularrak proposaturik.
Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 9an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Javier Lacarra Albizu jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0809157