Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 18an eman 93/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari tekniko izateko martxoaren 10eko 797/2008 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak (funtzionario araubidekoak, A mailakoak) oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2008ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 2an, eta gaur egun tramitatzen ari da.
Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta burutzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako arauak.
1.-Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da nekazaritzako ingeniari izateko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 797/2008 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak (funtzionario araubidea, A maila) oposizio bidez betetzea. Ebazpen hori, 2008ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 2an, eta gaur egun tramitazioan da.
Lekualdatzen lehiaketatik hutsik gelditzen diren lanpostu horiek txanda irekiaren eta igoera txandaren artean banatuko dira, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 15. artikuluko 3. idatz-zatian ezarririko formulari jarraituz. Hona hemen:
-Lehena txanda irekikoa da.
-Bigarrena, igoera txandakoa.
-Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandakoak eta bikoitiak txanda irekikoak.
1.2. Sarrerako hautapen prozeduran onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onesteko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ematen duen ebazpenean eranskin bat agertuko da, non aipatutako lekualdatze lehiaketan hutsik gelditu diren lanpostuen zerrenda jasoko baita, hau da, sarrerako hautapen prozedura honen bidez bete beharrekoena.
1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Bestaldetik, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostuak eskuratzen ez dituztenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, agiriak aurkezteko deialdiaren 7.2 arauan ezartzen den epea bukatzen denean deialdiaren 2.1.2 arauko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.
1.4. Lanpostuek A mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta, kasuan kasu, aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
1.5. Halaber, deialdi honen bidez, hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak osatu nahi dira:
a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Hautapen prozesuko azken-aurreko ariketa bai, baina azkenekoa gainditu ez eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izan nahi duten izangaien zerrendak.
Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak deialdi honen 10. arauan xedatutakoarekin bat onetsi eta kudeatuko dira.
2.-Betebeharrak.
2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdi honen 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak:
a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estaturen batekoa.
Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Nekazaritzako ingeniari titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.
e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.
2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak.
Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.
Nafarroako administrazio publikoetan lan egiten duten langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.
2.2. Deialdiaren 3.3 arauaren hirugarren puntuan aipatzen den salbuespena salbuespen, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.-Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/2008 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.
3.2. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:
Bat.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 25 euro ordaindu izanaren ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:
-Behar den bezala betetako ordain-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa gutunaren eredua dago.
-Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
-Izangaiaren izen-deiturak.
-NANa/IFZ.
-Ordainketa zein kontutan egin den, haren zenbakia.
-Kontzeptua: oposizioak.
-Deialdiaren xede den lanpostua.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.
b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.
Lan-eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.
Hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez duela interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Interneten bidez, arestian emandako helbidean.
Hiru.-Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 arauan jasotzen diren eskakizunak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
3.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.
4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Nafarroako Administrazioaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.
4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.
5.-Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
-Batzordeburua: Miguel Donézar Díez de Ulzurrun jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Ataleko burua.
-Ordezkoa: Rubén Palacios Goñi jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria.
-Kidea: José Miguel Eseverri Anguiano jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Ataleko burua.
-Ordezkoa: Fernando Santafé Aranda jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria.
-Kidea: Elena Mina Ciáurriz andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Etekinetarako Laguntzen Ataleko burua.
-Ordezkoa: María Paz Martínez Martínez andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Plan eta Programen Ataleko burua.
-Kidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.
-Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.
-Mahaikide idazkaria: Jesús María Munárriz Irigoyen jauna, Zuzenbideko lizentziatua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Kudeaketa eta Modernizazio Administratiboaren Atalari atxikia.
-Ordezkoa: Joseba Asiain Albisu jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.-Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2009ko martxoan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.
Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.
6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:
-Lehen ariketa: teorikoa, deialdiko II. eranskinean ageri den gai zerrendako lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren zatietako gaiei buruzko gehienez ere 80 galdera idatziz erantzutea. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Ariketa hau egiteko, 3 ordu utziko dira gehienez. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.
-Bigarren ariketa: Teorikoa. Zozketaz aterako diren bi gairen gainean idatzi beharko da, gehienez ere lau orduz; gai bat zerrendako hirugarren zatikoa izanen da eta bestea, laugarren zatikoa.
-Hirugarren ariketa: Praktikoa, idatziz, gehienez ere lau orduz, gai zerrendako gaiei lotutako kasu praktikoak konpondu beharko dira.
6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:
-Lehen ariketa: 40 puntu bitarte.
-Bigarren ariketa: 30 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 15 puntuko balorazioa ematen ahalko da.
-Hirugarren ariketa: 30 puntu bitarte.
6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Orobat, baztertuko dira bigarren ariketaren gai bakoitzean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.
6.5. Bigarren eta hirugarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.
6.6. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.
6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
6.8. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaldutakoaren arabera.
7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
7.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio, deialdiko lanpostuen kopuruaren barruan sartzen diren eta probak puntuazio altuenekin gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.
Gertatzen diren berdinketetan, lehenengo ariketan puntu gehien lortzen dituztenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, hirugarren ariketan lortutako puntuak hartuko dira aintzakotzat.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:
7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.
b) Deialdiaren 2.1.1.c) arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.
d) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.
Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.
f) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finko, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.
7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:
a) Deialdiaren 2.1.1.c) arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.
Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
7.4. Aurreko atalean ezarritakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.
7.5. Deialdiaren beharrezko betebehar eta baldintzez gain, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskurantzak erabiltzeko, beste edozein agiri eskatu diezaioke izangaiari, eta honek aurkeztu beharko ditu deialdi honen 7.2. arauan ezarritako moduan.
8.-Lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Aurreko arauan xedatu dena betetzen duten izangaiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.
8.2. Hautaprobak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, 8.3 ataleko bigarren lerroaldean aipatutako kasuan izan ezik, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak aukeratzerakoan, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.
8.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko ezgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik.
Ezgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, ezgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egindako txostenaren arabera.
9.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.
9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, nekazaritzako ingeniari izateko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.
9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.
9.3. Izendatzen diren izangaiek destinoko herrian bizi beharra dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko dute bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.
9.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.
9.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.
Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan.
9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.
10.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.
10.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta arau honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:
a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Hautapen prozesuko azken-aurreko ariketa bai, baina azkenekoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
10.2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea igorrita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiek eta deialdian ezarritako azken-aurreko ariketa gaindituta ere azkenekoa gainditu ez duten izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, dokumentazio hau aurkezteko:
a) Deialdiaren 2.1.1.c) arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.
Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).
Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.
10.3. Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.
10.4. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña):
a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Deialdi honetako azken-aurreko ariketa bai, baina azkenekoa gainditu ez eta Administrazio Erroan kontratatuak izan nahi duten izangaien zerrendak.
10.5. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.
11.-Errekurtsoak.
Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Deialdiaren eta arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2008ko ekainaren 18an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.
I. ERANSKINA
Eskabidea
Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.
Izena ..............., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: .............. (edo balio bereko beste identitate agiriren bat). Sorteguna: .............. Sorterria: ............... (.................). Nazionalitatea: ........... Helbidea: (..............), karrika: ............., posta kodea: ............, telefonoa: ............, laneko telefonoa: ..........
Honako hau azaltzen dut:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko ............lanpostu ....................bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, ondoko txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ......(e)an).
f Txanda irekia
f Igoera txanda (*)
f Ezgaitasunen bat dutenendako txanda (*)
Hautapen probak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, esparru hauetakoren batean (deialdiko 1. oinarrian ezarritakoarekin bat):
f Administrazio erroa (*)
f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (*)
f Nafarroako Mendekotasun Agentzia (*)
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.
Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.
Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.
f Ezgaitasuna dudala eta, horrenbestez, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.
f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala. (*)
f Euskara maila erakusteko proba egitea eskatzen dudala. (*)
f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen dudala. (*)
Horrenbestez,
Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.
Iruñean, ..........(e)ko .............aren ............(e)an.
(Sinadura)
(*) (bidezko denean, bakarrik).
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
Lehen zatia.
1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.
2. gaia.-Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta lege motak. Dekretu legeak. Legegintzako foru dekretua. Nazioarteko itunak.
3. gaia.-Administrazio zuzenbidearen iturburuak: erregelamendua eta erregelamendu-ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak eta haren kontrola.
4. gaia.-Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta elementuak.
5. gaia.-Administrazio egintza (II): administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
6. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.
7. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (II): Administrazioarekiko errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.
8. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak.
9. gaia.-Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea.
10. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.
11. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.
12. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I): langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratu eta galtzea.
13. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II): karrera administratiboa. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.
14. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.
15. gaia.-Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea, Kontratu publikoei buruzkoa. aplikazio esparrua. 6/2006 Foru Legeko kontratuen definizioa. Administrazio Publikoko kontratuen sailkapena. Araubide juridikoa. Kontratuak esleitu, hobetu, sinatu, bete, aldatu, iraungi edo baliogabetzeko arau orokorrak.
16. gaia.-Datu pertsonalak babesteko lege organikoa eta bere arauzko garapena: datuak babesteko printzipioak, pertsonen eskubideak. Datuak Babesteko Agentzia.
17. gaia.-11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Xedapen orokorrak eta kontzesio eta kontrolerako prozedurak.
18. gaia.-Europar Batasuna. Jatorria eta bilakaera. Antolaketa: Parlamentua, Kontseilua, Batzordea, bestelako erakundea.
19. gaia.-Europar Batasuneko zuzenbidea: kontzeptua eta ezaugarriak. Iturriak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. itunak, erregelamenduak, zuzentarauak, erabakiak eta beste iturburu batzuk. Europako Batasuneko zuzenbidea eta Espainiako Konstituzioa.
20. gaia.-Espainiako nekazaritzaren antolaketa administratiboa. Estatuko Administrazio Nagusiaren eta autonomia erkidegoen eginkizuna Europar Batasuneko, estatuko eta autonomia erkidegoetako nekazaritza politikan. Konstituzio eta estatutuetako printzipioak eta koordinatzeko mekanismoak.
21. gaia-Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak nekazaritza eta ingurumen gaietan. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren antolaketa. Nekazaritzarako Europar Batasunaren laguntzak pagatzen dituen erakundea Nafarroako Foru Komunitatea. Sozietate publikoak eta departamentuko beste menpeko erakundeak.
22. gaia.-11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzekoa.
Bigarren zatia.
1. gaia.-Europako batasunaren nekazaritza politika (PAC). Printzipioak. Helburuak. Merkatu Antolakunde Bateratuak (MAB). Funts finantzarioak, bestelako tresnak. Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren finantzaketa. Modulazioa. Aurrekontuen zorroztasuna.
2. gaia.-EBren nekazaritzarako kanpo politika. Hitzarmenak trukerako beste eremu batzuekin. Negoziazioak Munduko Merkataritza Erakundean.
3. gaia.-Herrien garapena 2007-2013 mugan. 1698/2005 EE Erregelamendua eta bere garapen arauak. Europar Batasunaren zuzentarau estrategikoak 2007-2013 eperako.
4. gaia.-Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren zuzeneko laguntzak. Ordainketa bakarreko erregimena. Laguntzetarako beste araubide batzuk. Europar Batasuneko kide diren estatuek betearazteko dituzten aukerak eta Espainian nola egiten den. Egungo sistemaren aldaketarako proposamena: Osasun azterketa.
5. gaia.-Kudeaketa eta kontrolerako sistema integratua. Laguntza eskabideak. Laguntzak onartuak izateko kontrolak. Onartzeko gorabeherek sortutako murrizketak eta baztertzeak.
6. gaia.-Nekazaritzarako laguntza publikoen baldintzak. Kudeaketa arloko legezko betebeharrak. Nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak. Baldintzekin lotutako kontrolak. Laguntzak murriztea baldintzak ez betetzeagatik. Nafarroan nola aplikatzen den.
7. gaia.-Merkatu Bateratuen Antolamendua. Barne merkatua. Esku-hartzeko neurriak. Merkaturatzeari eta ekoizpenari aplikatu beharreko xedapenak. Trukeak Europar Batasunetik kanpoko herrialdeekin. Lehiatzeko arauak.
8. gaia.-Nekazaritzako produktuak abiaburuan eta helburuan merkaturatzea. Abiaburuan nekazaritza produktuen merkaturatzea baldintzatzen duten alderdi nagusiak. Abiaburuko merkatuak. Nekazaritzako ekoizleen elkarteak eta abiaburuko merkaturatzea. Helburuan merkaturatzeko ohiko eta bestelako bideak. Helburuko merkatuak. Mercasa enpresa nazionala. Nekazaritzako produktuak helburuko merkatuetan.
9. gaia.-Kalitatea babesteko Europar Batasuneko sistema. Jatorrizko deiturak eta Adierazpen Geografikoak. Definizioa, ezaugarriak eta betekizunak.
10. gaia.-Elikagaien segurtasuna Europar Batasunean. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza. Eginkizunak. Arretaren printzipioa eta haren aplikazioa. Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentzia. Elikagaien kalitate kontrola. Kontrol ofiziala. Borondatezko kontrola: ziurtapen erakundeak. Autokontrola: arriskuen azterketa eta kontrolerako puntu kritikoak. Indarra duten xedapenak.
11. gaia.-Nekazaritzako aseguruetarako politika. Hori iradokitzen duten printzipio eta arauak. Nekazaritzako aseguru konbinatuen sistema: hori aplikatzen eta garatzen diharduten erakundeak. Nekazaritzako aseguruetarako urte batzuetako planak, helburuak eta edukiak. Nekazaritza aseguruen ezartze-mailak landaketa motetan.
12. gaia.-2000/60/EE Zuzentaraua, uraren gainekoa. Xedea. Ingurumenaren gaineko helburuak. Neurrien programa. Informazio eta kontsulta publikoak.
13. gaia.-Uraren Legea. Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, Urei buruzko Legearen testu bategina onesten duena. Ur jabari publikoaren araudia: apirilaren 11ko 849/86 Errege Dekretua eta maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretua.
14. gaia.-Hondakinei buruzko oinarrizko legeria. Hierarkia printzipioa hondakinen kudeaketan. Sortzaileen eta kudeatzaileen eginbeharrak. Apirilaren 21eko 10/1998 Legea, hondakinei buruzkoa: MAM/304/2002 Agindua, otsailaren 8koa, hondakinak balorizatu eta desagertarazteko ekintzak eta Europako hondakinen zerrenda. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko apirilaren 5eko 2006/12/EE Zuzentaraua, hondakinei buruzkoa.
15. gaia.-Hondakinak ongarri moduan erabiltzea. 1310/90 Errege Dekretua, urriaren 29koa, nekazaritza sektorean arazketa-lohien erabilera arautzen duena. 1993ko urriaren 26ko Ministerio Agindua, autonomia erkidegoek nekazaritza sektorean arazketa-lohien erabilera begiratzeko egin beharreko kontrolei burzko arauak ematen dituena. Ongarriei buruzko uztailaren 8ko 824/2005 Errege Dekretuarekin lotutako alderdiak.
16. gaia.-Giza kontsumorako ez diren abere-azpiproduktuak. 1774/2002 EE Erregelamendua, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2002ko urriaren 3an emana, haiei zer osasun arau aplikatu behar zaizkien ezartzen duena: Araubidea Espainiako Estatuan eta Nafarroako Foru Komunitatean.
17. gaia.-Fitosanitarioen babesa beste herrialdetatik datozen organismo kaltegarrien aurrean. Europako Batzordearen 2006ko otsailaren 6ko 2006/14/EE Zuzentaraua. Urtarrilaren 21eko 58/2005 Errege Dekretua. Pasaporte fitosanitarioa. Izurriteen prebentzioa eta kontrola martxoaren 23ko 4/2007 Foru Legean. Nafarroan diagnostikatutako berrogeialdia eskatzen duten izurriteak.
18. gaia.-Fitosanitarioak erabiltzearen ondorioz ingurumenak eta osasunak izan ditzaketen arriskuak.-Produktu fitosanitarioen arriskuen sailkapenak. Etiketa. Produktu fitosanitarioak aplikatzeko karneta. Izurrien aurkako Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofiziala. Fitosanitarioak erabiltzeko erregistro fitxak. Fitosanitarioen hondakinak nekazaritzako produktuetan. Hondakinen gehieneko mugak.
19. gaia.-Ingurumenaren gaineko eragina neurtzeko bideak: Urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, Proiektuen Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa buruzko Legearen testu bategina onesten duena. Apirilaren 28ko 9/2006 Legea, zenbait planek eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeari buruzkoa.
20. gaia.-Ongarriak sortu, bildu eta kudeatzea. Ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretua, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena. 234/2005 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako abeltegietan simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko baldintzak ezartzen dituena.
21. gaia.-Kutsaduraren prebentzioa eta kontrol osoa: Uztailaren 1eko 16/2002 Legea, kutsaduraren kontrol eta aurreneurri integratuei buruzkoa, eta arauzko garapena. Ingurumen baimenei buruzko araubidea Nafarroako Foru Komunitatean: 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa, eta arauzko garapena.
Hirugarren zatia.
1. gaia.-Klimaren aldaketa. IPCCa eta bere ebaluazio-txostenak. Eraginak eta klimaren aldaketara egokitzea. Klimaren aldaketaren eraginak gutxitzea. Europar Batasunaren eta Espainiaren estrategia klimaren aldaketaren aurrean.
2. gaia.-Nekazaritza-klimatologia. Tenperatura eta euri-tasen araubideen azterketa. Nekazaritzako izozte eta lehortze arriskuen azterketa. Ur balantzea. Landaketen ur beharrak neurtzeko metodoak. Nafarroako ezaugarri nekazaritza-klimatikoak.
3. gaia.-Nekazaritzako ura. Ura, ekoizpenerako faktorea nekazaritzan. Garrantzia eskualdeetan. Ura-lurzorua-landarea harremana. Kontu fisiologikoak. Ur balantzea nekazaritza lurretan. Ureztatzerako uren kalitatea.
4. gaia.-Nekazaritzako lurzorua. Lurzoruen ezaugarri nagusiak. Lurzoruak aztertzeko metodoak. Nekazaritzako lurren bilakaera: oinarrizko alderdiak eta aplikazioak. Nafaroako lurzoru mota nagusiak.
5. gaia.-Input energetikoak nekazaritzaren ekoizpenean. Kontsumoa eta egitura. Energia eta erregai motak. Ezaugarriak. Energiaren aurrezkia. Energia alternatiboak.
6. gaia.-Input hidraulikoak nekazaritzaren ekoizpenean. Kontsumoa, egitura eta uztaroen araberako sailkapena. Ureztatzea. Ureztatzeko teknika nagusiak. Uraren aurrezkia eta ureztatzeko teknikak. Uraren eta energiaren kostua.
7. gaia.-Ugaltze begetatiboko haziak eta landareak. Hemengo germoplasmaren garrantzia eta haren zainketa. Espezieak, barietateak, hautatu eta hobetzeko teknikak. Mintegiko hazi eta landareak ekoizten dituen sektorearen egoera Nafarroan.
8. gaia.-Ongarriak. Motak eta ezaugarriak. Ongarritzeko teknikak. Ongarrien eragina nekazaritzaren ekoizpenean.
9. gaia.-Pestizidak. Motak eta ezaugarriak. Aplikatzeko teknikak. Pestiziden bidezko kutsaduraren arazoak. Borroka biologikoko metodoak.
10. gaia.-Makinak eta lanabesak. Motak eta ezaugarriak. Nekazaritzaren mekanizazioa Nafarroan.
11. gaia.-Nekazaritzako kontabilitatea. Orotariko kontabilitatea eta analitikoa: kontzeptua, erabilera eta eginkizunak. Kontabilitaate metodoak. Nekazaritzako enpresen ondarea eta balantzea. Kontu motak. Nekazaritzako enpresen kontu bereziak. Biltegi motako kontuak. Kooperatiben kontu bereziak. Balantzearen azterketa finantzarioa. Ekitaldiak konparatzea. Maiz erabiltzen diren ratio finantzario batzuk.
12. gaia.-Ondasun higigarrien landa katastroa: xedea eta motari. Landa katastroaren edukia, erabilera eta helburuak. Katastroa osatu, zaindu eta berritzea. Koordinazioa Jabetza Erregistroarekin. Ondasun higigarrien landa katastroa eta Europar Batasuneko Nekazaritza Politika: ELLIGS.
13. gaia.-Teledetekzioa. Satelitetik ikusitako irudien oinarri eta motak. Satelite irudien erabilera nekazaritzan. Uzten zenbatesteari eta jarraipenari aplikatzea. Nekazaritzako lurzoruaren erabileraren karakterizazioari eta jarraipenari aplikatzea. Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren laguntzen kontrolari aplikatzea.
14. gaia.-Arro txikietako lur azaleko hidrologia. Prezipitazioen eta lur azaleko uren arteko lotura. Biltzeko arroa. Isurketa-uraren eta emarien zehaztapena eta ebaluazioa. Ur-neurtegiak.
15. gaia.-Erregulatzeko obrak; urtegi txikiak. Definizioa eta motak. Oinarrizko elementuen eta elementu osagarrien deskripzioa. Azterketarako eta diseinurako oinarrizko informazioa. Presa motak, fabriketako presak, material solteetako presak.
16. gaia.-Ureztaketarako azpiegiturak. Ura eremu ureztagarriak eramatea. Aire zabaleko sistemak eta nahitatezko hodiak. Eremu ureztagarriak ustiatu eta zaintzea. Urtegiak, ubideak eta goratzeko hodiak. Tarifak, tarifikazio tipoak. Ureztatzaileen elkarteak: ureztapen eremuen ustiapenean duten eginkizuna.
17. gaia.-Grabitate bidezko ureztaketa. Grabitate bidezko ureztaketa mota desberdinen deskripzioa. Kontuan hartu beharreko alderdiak. Lurra egokitzea. Alde onak eta txarrak.
18. gaia.-Presio bidezko ureztaketa. Presio bidezko ureztaketa mota desberdinen deskripzioa. Kontuan hartu beharreko alderdiak. Alde onak eta txarrak.
19. gaia.-Nekazaritza drainatzea. Oinarriak. Lur gaineko eta lur azpiko drainatzeak. Diseinuaren irizpideak. Gatz-tasaren kontrola ureztaketa eremuetan. Ureztatzerako uren kalitatea. Nafarroan drainatze arazoak dituzten eremuak.
20. gaia.-Landa bideak. Lurra eraikuntzako material gisa (granulometria, plastikotasuna, lurren trinkoketa). USPRA (United States Public Road Administration) arauak. Zoru malguak eta zoru zurrunak. Landa bideen ezaugarriak (oinplanoa, altxadura eta zeharkako sekzioa, drainatzeak, ezpondak) eta azpiegiturak (egiteko obrak, balizamendua, seinalizazioa, argiztatzea eta babesa).
21. gaia.-Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea (I). Ardoaren industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea. Olioaren industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea.
22. gaia.-Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea (II). Zerealen industriak: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea. Barazki eta fruituen industria freskotan, izoztuak eta kontserbakoa: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea.
23. gaia.-Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea (III). Haragiaren industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea. Esnearen industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea.
24. gaia.-Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea (IV). Prestatutako elikagaien industria, IV eta V gamak: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuak eta horiek merkaturatzea.
25. gaia.-Hondakin organiko biodegradagarrien tratamendua. Konpostajea. Biometanizazioa. Helburuak. Hondakin motak eta aplikatu beharreko teknologiak. Erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoak. Lortutako produktuak eta haien erabilera eta merkaturatzea.
26. gaia.-Abeltzaintzako hondakinak araztu eta kudeatzea. Ongarri solido eta likidoak. Osaera, ezaugarriak eta ingurumenaren gaineko eragina. Ongarri organiko gisa erabiltzea. Araztu eta desagerrarazteko sistemak.
27. gaia.-Hondakin uren arazketaren ondoriozko lohi organikoak araztu eta kudeatzea. Motak eta ezaugarriak. Ingurumenarekiko arazoak. Digestio aerobiko termofiloa (ATAD sistema). Digestio anaerobikoa. Lehorketa termikoa. Egonkortze alkalinoa. Ongarri organiko gisa erabiltzea. Prozesu industrialetan balorizatzeko hautabideak.
28. gaia.-Abeltzaintzako hondakinak araztu eta kudeatzea. Esnearen gazura. Mahats-patsa. Alperujoak. Barazkien eraldaketa sektoreko hondakinak. Hondakinen ezaugarriak. Horiek balorizatzeko eta deuseztatzeko erabiltzen ahal diren teknologiak. Lortutako produktuak eta haien erabilera eta merkaturatzea.
29. gaia.-Lurzoruen endekatzea. Endekatze motak: zergatikoak eta baloratzeko metodoak. Lurzoruak babesteko eta leheneratzeko oinarrizko printzipioak. Lurzoruen endekatze arazo nagusiak eta horien banaketa Nafarroan.
30. gaia.-Lurzoru kutsatuak. Kontzeptua eta definizioak. Lurzorua kutsatzen duten jarduerak. Kutsatzaile motak. Lur kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak. Lurzoruaren kutsaduraren ikerketa. Arriskuak neurtzea. Lurzoru kutsatuen tratamendua. Lehengoratzeko teknologiak. Lurzoruen kutsadura arazo nagusiak eta horien banaketa Nafarroan.
Laugarren zatia
1. gaia.-Nafarroako geografia fisikoa. Eskema orokor geologikoa, orografikoa, klimatikoa, hidrologikoa eta landarediarena.
2. gaia.-Nafarroako giza geografia. Nafarroako biztanleria: ezaugarriak, bilakaera eta banaketa.
3. gaia.-Nafarroako geografia ekonomikoa. Nafarroako ekonomia eta sektorekako banaketa: makromagnitudeak eta enplegua. Aurrekariak eta bilakaera. Espainiarekin alderatzea.
4. gaia.-Nafarroako nekazaritzako ekonomia. Baldintzatzen duten faktoreak. Makromagnitude nagusiak eta haien bilakaera. Espainiarekin alderatzea.
5. gaia.-Nafarroako nekazaritzako kanpo merkataritza. Aurrekariak eta bilakaera. Produktu nagusiak eta trukerako eremuak. Espainiarekin alderatzea.
6. gaia.-Nafarroako herrilurretako ondasunak Nafarroako Toki Administrazioak uztailaren 2an eman 6/1990 Foru Legearen eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren arabera. Ezaugarriak. Administrazioa eta xedapen egintzak. Herri ondasunen aprobetxamenduak. Babesa, zainketa eta berreskuratzea.
7. gaia.-Zereala Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa eremuetan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Nafarroan duen garrantzi ekonomikoa.
8. gaia.-Lekaleak, olio-landareak eta bazkak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa eremuetan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Nafarroan duen garrantzi ekonomikoa.
9. gaia.-Baratzetako belarkiak, zainzuria barne, Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa lurretan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Nafarroan duen garrantzi ekonomikoa.
10. gaia.-Mahastiak eta olibondoak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa eremuetan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Nafarroan duen garrantzi ekonomikoa.
11. gaia.-Fruta-arbolak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztaketa eremuetan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Nafarroan duen garrantzi ekonomikoa.
12. gaia.-Belardi naturalak eta larreak Nafarroan. Motak Nafarroako alderdien arabera. Erabilpen teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Nafarroan duen garrantzi ekonomikoa.
13. gaia.-Abeltzaintza estentsiboa Nafarroan. Ezaugarriak eta motak. Ekoizpen nagusiak. Ekoizteko teknikak Arazoak eta gerorako ikuspegiak.
14. gaia.-Abeltzaintza intentsiboa Nafarroan. Ezaugarriak eta motak. Ekoizpen nagusiak. Ekoizteko teknikak Arazoak eta gerorako ikuspegiak.
15. gaia.-Erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoak. Haztegiko hegaztien eta zerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak. BREF dokumentua.
16. gaia-Jatorrizko Deitura eta Adierazle Geografiko Babestuak Nafarroan. Araudia. Helburua, ekoizpen alderdiak eta ekonomian duen garrantzia.
17. gaia.-56/2006 Foru Dekretua, Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko 16/2005 Foru Legea garatzen duena. Xedea, definizioak eta arau orokorrak. Landaketarako eta birlandaketarako eskubideak. Landaketen baimena. Mahastiak ureztatzeko baldintzak. Mahastien Erregistroa. Ardoak babesteko mailak. Ardoen kontrola.
18. gaia.-Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak. Arau esparrua. Haien garrantzia Nafarroan. Ekoizpen integratua Nafarroan.
19. gaia.-Informazio geografikorako sistemak. Oinarriak eta nekazaritzaren plangintzari eta kudeaketari aplikatzea. Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema (SITNA). PLANTA eta SIAN, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Informazio Geografikoaren Sistemak.
20. gaia.-Nafarroako nekazaritza ustiategia: ekoizpenaren egitura eta ezaugarriak. Ustiategi motak. Nekazaritzako elkartegintza. Kooperatibak: motak, araubide juridikoa eta gobernu organoak. Kooperatiben integrazioa. Eraldaketarako nekazaritza sozietateak (ENS): motak, araubide juridikoa eta gobernu organoak. Nekazaritzako ekoizleen elkarteak. Bestelako elkarte motak. Nafarroako nekazari elkartegintzaren arazoak eta gerora begirako ikuspegia.
21. gaia.-Nafarroako Nekazaritzako Kontabilitatearen Informazio Sarea (NNKIS): egitura eta motak. Ustiategiei aplikatzen ahal zaizkien parametroak (OTE, SAU, UGM, UTA, UTH, UDE, bazter gordinak, nekazaritza-errnta). Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroa.
22. gaia.-Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programa. Nekazaritza eta basogintza sektoretako lehiakortasuna handitzea. Hasierako egoeraren azterketa. Programaren lehentasunak eta aurreikusitako ondorioak. 1. ardatzeko neurrien deskripzioa.
23. gaia.-Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programa. Ingurumena eta nekazari ingurunea hobetzea. Hasierako egoeraren azterketa. Programaren lehentasunak eta aurreikusitako ondorioak. 2. ardatzeko neurrien deskripzioa.
24. gaia.-Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programa. Landa eremuetako bizi kalitatea eta landa ekonomiaren dibertsifikazioa. LEADER ikuspegia. Toki Ekintza Taldeak Nafarroan: ezaugarriak, taldeak aukeratzeko prozedurak eta haien neurriak, finantza zirkuituak. 3. eta 4. ardatzetako neurrien deskripzioa.
25. gaia.-Nafarroako Azpiegituretan egiten diren jarduerak Nafarroan. Aplikatu beharreko legeak eta arauak: 1/2002 Foru Legea, martxoaren 7koa, Nekazaritza Azpiegiturei buruzkoa, eta martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretua.
26. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Plana. Martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legea eta urriaren 7ko 212/2002 Foru Dekretua. Nafarroako Ubidea eta haren ureztaketa eremua.
27. gaia.-Natura 2000 Sarea eta Europar Batasunaren Intereseko Lekuak Nafarroan. Ingurumen balioak eta helburuak. Erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak eta nekazaritza jarduerarekiko harremanak.
28. gaia.-261/1996 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, nekazaritzak sortutako nitratoen ondoriozko kutsaduraren kontra urak babestekoa: Nafarroan duen aplikazioa: 220/2002 Foru Dekretua, urriaren 21ekoa, uraren bitartez, nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen eremuak izendatu eta dagokien jarduketa programa onesten duena.
Oharra.-Arlo guztietako gaiek deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunean indarra zuen legediari jarraituko diote.
Iragarkiaren kodea: F0809740