(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nire NAOrako sarrera

Bilatu aldizkarietan

Laguntza
Bilaketa berezia

82. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 4a

  • I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
      • 1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

96/2008 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 22ko 049/2008 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 7koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 19an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

AMEZAGA RUIZ, JAVIER

ARISTU PÉREZ DE LARRAYA, MARÍA ESPERANZA

ARTO ILZARBE, EKAIN

AZPIROZ ECHECOLENEA, AMAIA

ECHEVERRÍA RAMÍREZ, FRANCISCO JAVIER

FERNÁNDEZ ECHARRI, ALBERTO

FERNÁNDEZ ROMERO, IGNACIO

GARCÍA HIDALGO, BORJA

GARCÍA SALVADOR, EVA MARÍA

GURPEGUI MURO, JOSEBA MIKEL

JAUNSARAS ARDANAZ, ENEKO

LARRAMENDI GALDUROZ, AINHOA

LUNA RODRÍGUEZ, IÑIGO

MARTÍN PASCUAL, MAITE

MARTIRENA IRURETA, CARLOS

MAYA CALVO, DIEGO

MAZO SAEZ, DANIEL

MURGUIALDAY MURGUIALDAY, JOSÉ

OJER ALECHA, RUTH

OJER TORRES, SILVIA

RAMÍREZ ANDREO, MARTÍN

RIVERA MARTÍN, AGUSTINA

SAN MARTÍN BIURRUN, LUIS ARITZ

SAN ROQUE ASTONDOA, IÑAKI

SIERRA ZARDOYA, ABILIO

YOLDI ECHARREN, JOSÉ ROBERTO

ZULAICA SATRUSTEGUI, JOSÉ ANGEL

Baztertuak: inor ez.

-Igoera txanda

Onartuak:

MARTÍNEZ CUNCHILLOS, LUIS ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0809720

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa