Castellano | Euskara | Français | English
FONTELLAS
Fontellasko Udalak, 2008ko apirilaren 16an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Zuzentzea Udal Planeko araudi partikularreko 13. artikuluan UA-12.2 unitateari dagokionez egindako akatsa, ondotik ematen dena:
a) Bideen azalera: 610 m².
b) Lagatzeko azalera: 462 m².
2. Erabakia jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentuari horren berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Fontellasen, 2008ko apirilaren 21ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L0806433