(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nire NAOrako sarrera

Bilatu aldizkarietan

Laguntza
Bilaketa berezia

53. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 28a

  • I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.1. XEDAPEN OROKORRAK
      • 1.1.3. Foru Aginduak

68/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, gasolioa erosteagatik nekazariek edo abeltzainek jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko prozedura ezartzen duena.

2008ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 51/2007 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriak aitortzen du, lehenbiziko atalean, gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuoten itzulketarako eskubidea, Hidrokarburoen gaineko zerga hori ordaindu denean Zerga bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/2007 Legearen 50.1 artikuluko 1.4 epigrafean ezartzen den zerga tasaren arabera, eta erosketak 2006eko urriaren 1etik 2007ko irailaren 30era bitarte eginak badira.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriarekin bat, Foru Komunitateak behar diren arauak eman arte, 2008ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 51/2007 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarri hori izanen da aplikatzekoa.

Foru Komunitateak egin beharreko itzulketa berezietarako prozedura Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezarri duena izanen da, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 6. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, Hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa berezia egin ahal izateko prozedura ezarri da.

Horiek horrela, xedatu dut:

1. artikulua. Itzulketak tramitatzeko Foru Komunitateak duen eskumena.

Gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuoten itzulketak tramitatzeko eskumena izanen du Nafarroako Foru Komunitateak, baldin eta onuradunak itzulketaren eskabidean aipatzen den denbora tartean zerga helbidea Nafarroako lurraldean izan badu, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 8. artikuluan ezarritako legeekin bat.

Onuradunak, halaber, denbora horretan berean Nafarroako zergapekoen zentsoan izena emanik egon behar du.

2. artikulua. Gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuoten itzulketa berezirako eskabidea aurkezteko modua eta epea.

2008ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 51/2007 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriaren bidez eta xedapen horretan berean aipatzen den bezala, gasolioa erosteagatik ordaindu edo jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuoten itzulketarako eskubidea aitortua duten nekazariek eta abeltzainek, eskubideaz baliatzeko, eskabide bat aurkeztu beharko dute Internet bidez, 2008ko uztailaren 1a baino lehen, foru agindu honetan aurreikusten diren baldintzekin eta prozedurarekin bat.

3. artikulua. "Gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko eskabidea"ren euskarri elektronikoa onestea eta hura bitarteko telematikoen bidez aurkezteko prozedura.

1. "Gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko eskabidea"ren euskarri elektronikoa onetsi da. Gasolioa onuradunak berak erosia denean erabiliko da eskabidea.

2. Aurreko idatz-zatian aipatzen diren eskabideak bitarteko telematikoen bidez aurkezteko prozedura hauxe izanen da:

a) Nafarroako Zerga Ogasunak Interneteko zerbitzari bat du aitorpena egin behar dutenen eskura, eta horren bidez lortu daiteke gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek ordaindu edo jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko eskabidea, euskarri elektronikoan, esteka baten bidez. Zerbitzu hori baliatzeko, aitortzaileak Nafarroako Foru Komunitateko atariko Interneteko helbidean sartu beharko du, eta bidali beharreko itzulketa-eskabidea aukeratu, non datu hauek agertu beharko baitute:

1. Eskatzailearen IFZ: 9 karaktere.

2. Gasolio kontsumoari dagokion Hidrokarburoen gaineko zerga bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50.1 artikuluko 1. tarifako 1.4 epigrafean ezartzen den zerga tasaren arabera ordaindu denean (aurrerantzean gasolio hobariduna), kontsumo hori egin duten ibilgailuen matrikula.

3. Gasolio hobaridunaren kontsumoa egin duen makina edo tresna mota eta fabrikazio zenbakia.

4. Hornitze bakoitzeko edo agiri berean bildutako hornitze-multzo bakoitzeko: faktura zenbakia, data, erosketaren faktura egin duenaren IFZ, erositako gasolio hobaridun litro kopurua eta zenbatekoa, bi datuak bi hamartarrekin borobilduta. Itzulketaren onuraduna bera baldin bada gasolioa saldu duen establezimenduaren titularra, idatzi behar den IFZ onuradunarena izanen da.

Gasolio-txekeen bidez ordaindutako erosketen kasuan, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Berezien Erregelamenduaren 107.1 b) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, aitortzaileak zehaztu behar du osotara zenbat aldiz hornitu den establezimendu batean modu zehatz horretan ordainduta eta zer litro kopuru. Datu hori eskabidean adierazi beharko du, eta, horrekin batera, modu horretan ordaindutako zenbatekoa eta erregaia erositako establezimenduko titularraren IFZ.

5. Finantza entitatearen identifikazioa eta itzulketak eskualdatzeko kontu korrontearen kodea.

b) Gero, itzulketako eskabidea bidaliko da, horretarako nabigatzailean aldez aurretik ezarritako frogagiria hautatzean sortutako sinadura elektronikoarekin.

c) Beste inoren ordezkari gisa aitorpenak aurkezteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada aurkezlea, sinadura bakar bat beharko da, bere ziurtagiriari dagokiona, hain zuzen ere.

d) Eskabidea onartzen bada, Nafarroako Zerga Ogasunak eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria itzuliko dio pantailaren bidez, elektronikoki baliozkotua, aurkeztu den eguna eta ordua ere adierazita.

Itzulketarako eskabidea onartzen ez bada, atzemandako akatsak azalduko dira pantailan. Kasu horretan akatsak zuzenduko dira eta eskabidea berriz aurkeztuko da.

e) Aurkezleak fitxategi bat eransten ahalko dio eskabideari dagokion informazioarekin, foru agindu honen eranskinean zehazten diren ezaugarriei jarraiki, aurkezpena banakakoa izan nahiz taldekoa izan.

4. artikulua. Eginiko horniduren kuoten itzulketa.

Arestiko 3. artikuluan aipatzen diren eskabide aurkeztu horietan oinarriturik, Nafarroako Foru Komunitateko zerga administrazioak, onuradunak bere eskumenei dagozkienean, kasuan kasuko kuotak itzultzea erabakiko du; itzulketa bankuko transferentzia bidez eginen da, eskabidean onuradunak adierazitako kontura.

5. artikulua. Itzultzeko epea.

Hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko eskabideak, foru agindu honetan aipatzen direnak, aurkezteko epea amaitu ondoko sei hilabeteetan erabakiko du Nafarroako Foru Komunitateko zerga administrazioak horien gainean.

Aurreko paragrafoan aipatzen den epea iraganik itzulketa eskabidearen gainean erabaki ez bada, zerga administrazioak ofizioz itzuliko du eskatutako zenbateko osoa, bidezkoak izan daitezkeen egiaztapenak ondoren egitea galarazi gabe.

6. artikulua. Itzulketaren onuradunen betebeharrak.

Hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa bereziaren titularrek, foru agindu honetan aipatzen direnek, itzulketarako eskabidean sartutako hornidura guzti-guztiak frogatzen dituzten fakturen jabe izan beharko dute. Dokumentazioa 4 urtez gorde beharko dute onuradunek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.

7. artikulua. Arau-hausteak.

Hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa berezia, foru agindu honetan aipatzen dena, bidegabeki eskuratzea zerga arloko arau-hauste larria izanen da, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean xedatutakoari jarraikiz.

Xedapen gehigarri bakarra.-Gizarte lankidetza.

Beste inoren izenean aitorpenak telematika bidez aurkezteko baimenduriko pertsona edo entitateak eskumen horretaz baliatu ahal izanen dira foru agindu honetan aipatzen diren eskabideak aurkezteko, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ekainaren 2an eman 169/2005 Foru Aginduan xedaturikoarekin bat. Horren bidez, beste inoren izenean zerga arloko aitorpen, jakinarazpen eta beste agiri batzuk telematika bidez aurkeztu eta zerga arloko zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpoko lankidetzarako ituna onetsi zen.

Azken xedapen bakarra.-Indar hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko apirilaren 4an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

Gasolioa erosteagatik nekazariek eta abeltzainek jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuoten itzulketa berezia egiteko eskabidea banaka nahiz taldeka aurkezteko fitxategiek bete behar dituzten erregistroen diseinuak

1. ERREGISTROA

Aitortzailea

IDAZG. MOTA EREMUEN DESKRIPZIOA

1-1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA

'1' (bat) konstantea

2-4 Alfazenbak. AURKEZTEKO EREDUA

'G03' konstantea

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA

Aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak.

9 Alfabetikoa OHIKO AITORPENA EDO ORDEZKOA

Ohiko aitorpena: zuriz utziko da. Aitorpen osagarria: "C" bat jarriko da. Ordezko aitorpena: "S" bat jarriko da.

10-18 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN IFZ

Eremu hau eskuinetara egokiturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

19-68 Alfabetikoa AITORTZAILEAREN SOZIETATE-IZENA

Pertsona fisikoa bada, honela paratuko da: lehenengo abizena, zuriune bat, bigarren abizena, zuriune bat eta izena osorik, nahitaez ordena honetan. Pertsona juridikoentzat, sozietate izen osoa jasoko da, anagramarik gabe.

69-88 Zenbakizkoa ITZULKETARAKO BANKUKO KONTUA

Kontuaren 20 zenbakiak

89-250 Alfabetikoa ZURIUNEZ BETETZEKOA

2. ERREGISTROA

Ibilgailuak eta makineria

IDAZG. MOTA EREMUEN DESKRIPZIOA

1-1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA

'2' (bi) konstantea

2-4 Alfazenbak. AURKEZTEKO EREDUA

'G03' konstantea

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA

Aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak.

9-17 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN IFZ

Eremu hau eskuinetara egokiturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

18-18 Zenbakizkoa IBILGAILUA

1 balioak ondoko datuak ibilgailuarenak direla adierazten du, bestela 0 balioa.

19-19 Zenbakizkoa MAKINA

1 balioak ondoko datuak makinarenak direla adierazten du, bestela 0 balioa.

20-22 Zenbakizkoa IBILGAILUAREN EDO MAKINAREN KODEA

Kodeak: baimendutako kodetzeak ikusteko ikus erantsitako taula.

23-72 Alfabetikoa MOTA

Nahitaezko eremua. Gasolio hobaridunaren kontsumoa egin duen ibilgailu edo makina motaren deskripzioa. Eremu honetan datu alfazenbakizkoak jarri behar dira, ezkerretara egokiturik idatziko da eta eskuinetara zuriz beteak.

73-83 Alfazenbak. MATRIKULA

Ibilgailuetarako soilik bete. Matrikula araua:

2 probintzia edo ibilgailu bereziaren letra A

6 zenbakia N

3 letra A eskuinetara egokiturik, ezkerretara zuriuneak.

84-133 Alfazenbak. FABRIKAZIO ZENBAKIA

Gasolio hobaridunaren kontsumoa egin duen makina edo tresna motaren fabrikazio zenbakia. Makinaretarako soilik bete, ibilgailuetarako ez. Eremu honetan datu alfazenbakizkoak jarri behar dira, ezkerretara egokiturik idatziko da eta eskuinetara zuri

134-250 Alfabetikoa ZURIUNEZ BETETZEKOA

3. ERREGISTROA

Fakturak eta txekeak

IDAZG. MOTA EREMUEN DESKRIPZIOA

1-1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA

'3' (hiru) konstantea

2-4 Alfazenbak. AURKEZTEKO EREDUA

'G03' konstantea.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA

Aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak.

9-17 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN IFZ

Eremu hau eskuinetara egokiturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

18-18 Zenbakizkoa FAKTURA

1 balioak ondoko datuak fakturarenak direla adierazten du, bestela 0 balioa.

19-19 Zenbakizkoa TXEKEA

1 balioak ondoko datuak txekearenak direla adierazten du, bestela 0 balioa

20-29 Alfazenbak. FAKTURA ZENBAKIA

10 idazgune.

30-39 Alfazenbak. FAKTURAREN EGUNA

Formatoa: ee/hh/uuuu

40-48 Alfazenbak. HORNITZAILEAREN IFZ/IFK

Eremu hau eskuinetara egokiturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

49-63 Zenbakizkoa EROSITAKO GASOLIO LITROEN KOPURUA

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

48-60 OSOKO ZATIA Zenbakizkoa. Osoko zenbakien zatia: osoko zenbakien zatia idatziko da.

61-62 HAMARTARRAK. Zenbakizkoa. Hamartarrak: hamartarrak jarriko dira (ez badu, zeroak jarri)

64-78 Zenbakizkoa ZENBATEKOA

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

63-75 OSOKO ZATIA Zenbakizkoa. Osoko zenbakien zatia: osoko zenbakien zatia idatziko da.

76-77 HAMARTARRAK. Zenbakizkoa. Hamartarrak: hamartarrak jarriko dira (ez badu, zeroak jarri)

79-250 Alfabetikoa ZURIUNEZ BETETZEKOA

Oharra: 2. Erregistroa: eremuetako (matrikula eta fabrikazio mota eta zenbakia) bakarra bete behar da; hau da, matrikularena betetzen bada, ez da beharrezkoa fabrikazio mota eta zenbakiarena betetzea, eta fabrikazio mota eta zenbakiarena betez gero, ez da matrikularena beharko.

(*) Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

IBILGAILUEN ETA MAKINEN KODETZE BAIMENDUA

001 Ongarritzeko makina

002 Lurra zulatzeko makina

003 Erauzteko makina

004 Xurgagailua

005 Ezpal-makina

006 Atomizagailua

007 Garbitzeko makina

008 Bioxehamakina

009 Bulldozerra

010 Zamagailua

011 Eskorga

012 Konpresorea

013 Ebakitzeko makina

014 Belarra mozteko makina/Belarra mozteko traktorea

015 Landaresiak mozteko makina

016 Ertzak mozteko makina

017 Uzta-makina

018 Sasia garbitzeko makina

019 Aletzeko makina

020 Jasomakinak eta garratzaileak

021 Hondeamakinak eta birringailuak

022 Ekipo elektrogenoa

023 Urez garbitzeko makina

024 Uzta biltzeko makinak

025 Zamagailu txikia

026 Traktore txikia

027 Motoaitzurra

028 Motoponpa

029 Motokonpresorea

030 Motokultorea edo motomakina

031 Motosega

032 Motozerra

033 Xehatzeko makina

034 Plataforma jasotzailea

035 Zamagailu-besoa

036 Inausteko makina

037 Birringailua

038 Quad-a

039 Rotokultorea

040 Zerrotea

041 Haizatzailea

042 Traktorea

043 Traktogurdiak

044 Xehamakina

045 Astintzeko makina

046 Mahatsa biltzeko makina

047 Zuhaitz-astingailua

048 Zangak egiteko makina

999 Zerrendan ageri ez diren beste ibilgailu edo makinak

Iragarkiaren kodea: F0805805

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa