Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran Angel Ruiz Fernandez San Adriango notario izendatzen duena.
2008ko ekainean, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak hainbat notariotza hutsik betetzeko lehiaketa iragarri zuen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Aipatu notariotzen artean San Adriangoa zegoen. Lehiaketaren espediente jaso ondoren eta Foruen Berrezartze eta Hobetzearen Legearekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuari dagokio orain notario izendatzea.