(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Ikus gehiago

Nafarroako Gobernuak 4 milioi euroko laguntzak emanen ditu, 2008an, abeltzaintzaren krisiari aurre egiteko osteguna, 2008.eko uztailak 3

Planeko neurri nagusien artean abeltzaintzako ustiategi iraunkorretarako laguntzak daude; sektoreak 2 milioi euroko zuzeneko laguntzak jasoko ditu

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak eta Joaquín Iriarte Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuneko (UAGN) presidenteak prentsaurrekoa egin dute, gaur, eta bertan jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak 4 milioi euroko zuzeneko laguntzak emanen ditu, 2008an, abeltzaintzaren sektoreko krisiari aurre egiteko.

Departamentuak beste 15 milioi euro ere eman ditu, egiturazko neurrien bidez, ustiategien lehiakortasuna handitzeko eta ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko.

Sanzberro kontseilariak adierazi duenez, Departamentuak "Abeltzaintzaren krisiari aurre egiteko larrialdi plana" jarri zuen abian 2007ko urrian, eta bertan aurreikusitako ekintza guztiak bete dituzte edo betetzeko bidean daude. Gainera, 2008an neurri gehiago hartuko dituzte.

Zehazki, 2007an, aipaturiko planaren baitan, 2 milioi euroko zuzeneko laguntzak eman zizkioten abeltzaintzaren sektoreari. 2008an, berriz, 4 milioi euroko zuzeneko laguntzak emanen dituzte (hasieran aurreikusi zutena baino 1,2 milioi euro gehiago).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa