Honako hauetaz osatua dago “Nafarroako ondare bibliografikoa”: liburutegiak, titulartasun publikoko bilduma bibliografikoak, eskuizkribuak, lan inprimatuak, liburuak, liburuxkak, orri solteak, bai banakakoak bai seriekoak, betiere haiei buruz eskura diren datuen arabera, liburutegi edo zerbitzu publikoetan ez badaude gutxienez hiru ale. 1958.etik aurrerako inprimaketetan kopuru hori badela ziurtzat joko da.
Nafarroako kultur ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeko 81. artikulua. Espainiako ondare historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeko 50. artikulua.
Ondare Bibliografikoaren Bulegoaren bidez, Nafarroako Liburutegi Nagusiaren betekizuna Nafarroako ekoizpen bibliografikoa bildu, gorde eta zabaltzea da, idatzizko ekoizpena, aldizkakoa izan zein ez, ikusizkoa, soinuzkoa eta multimedia, inprimatua edo beste edozein euskarritan dagoena barne, bai eta Nafarroako ondare bibliografikoaren kontserbazioaz arduratu eta ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa Nafarroan prestatzeko lanak koordinatzea ere.
Nafarroako liburutegien sistema arautzen duen azaroaren 19ko 32/2002 Foru Legeko 16. artikulua.
Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa antzinako bibliografi funtsak babestu eta zabaltzeko tresnetako bat dugu. Nafarroako liburutegi publiko nahiz pribatuetan gordailatutako material horiek inbentariatu eta deskribatzeko xedea du. Kultura Ministerioak zuzentzen duen Espainiako Ondaren Bibliografikoaren Katalogo Kolektiborako proiektu nazionalean txertatua dago.
Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboak inprimatutako agirien erregistro katalografikoak ditu, inprimategiaren hasieratik 1910. urtera artekoak, proiektuan parte hartzen duten Nafarroako liburutegi publiko nahiz pribatuetan egun arte altxatu direnak. Salbuespen gisara, mapak eta eskuizkribuak ere hartzen ditu, baina ez, ordea, aldizkako argitalpenei, material grafikoari eta musika inprimatuari buruzko informaziorik.
Deskribapen gehienak aleak ikusita egin dira, ISBD(A) arauak, MARC kodeketa (IBERMARC bertsioan) eta ISO arauak aplikaturik. Zabaltze eta bakantze prozesu etengabean da.