|
Maileguetarako txartelaren bidez identifikazioa behar duten liburutegiko zerbitzuak erabil ditzakegu; konparazio batera, gelaz kanpoko mailegu zerbitzua edo Interneteko sarrera. Txartelak Nafarroako Liburutegi Publiko guztietarako balio du eta edozein herritarrek eska dezake, baita erabili ere. |
| Tramitazioa |
|
Txartela eskuratzeko eskabidea beteko da (Nafarroako edozein Liburutegi Publikotan). Bertan datu pertsonalak (izena, deiturak, NANa, helbidea, jaioteguna, eta abar.) idatziko dira; NANa edo pasaportea erakutsiko da eta txartelaren neurriko bi argazki, berriki atereak, aurkeztuko. 14 urtetik beherakoentzat, aitak, amak edo tutoreak sinatuko du eskabidea. Txarteleko daturik aldatuz gero (helbidea, telefonoa...) haren berri emanen zaio liburutegiari. Internet bidez ere eska dezakezu. Liburutegiak abisatuko dizu noiz biltzen ahal duzun txartela. Txartela hartzeko unean, sinadura egin eta NANa edo pasaportea erakusteko eskatuko dizute. Irakurle txartela behar ez bezala erabiltzen bada, liburutegiak kendu eginen du. Txartela galduz gero, eskabide berria egin beharko da. |
| Legezko oharra |
|
Txartelaren eskabidean idatzi beharreko datuak apirilaren 25eko 122/2002 Foru Aginduan arautuak eta babestuak daude (2002ko 70. NAO, 06/10ekoa). Horren bidez, "Nafarroako Liburutegi Publikoetako bazkideen erregistroa" izenarekin fitxategi informatizatu bat sortu zen. Aipatu Foru Agindua urtarrilaren 13ko 3/2003 Foru Aginduak aldatu zuen (2003ko 54. NAO, 04/30ekoa). |