|
Erabiltzaile karneta duten pertsona eta erakundeentzat da mailegua. Mailegu mota hauek daude:
- Mailegu pertsonala erabiltzaileentzat, oro har
- Mailegu kolektiboa erakunde publiko eta pribatuentzat, hala nola eskola, institutu, ospitale, elkarte, tokiko erakunde, talde, eta abarrentzat.
- Liburutegiarteko mailegua liburutegi batean eskatu eta beste batean dauden dokumentuak uzten direnean.
|
| Mailegu pertsonala |
|
Erabiltzaile bakoitzak 7 dokumentu hartzen ahal ditu maileguan, gehienez ere.
Liburutegi guztietan honela utziko dira maileguan dokumentuak:
- 3 liburu 21 egunerako; 2 aldiz ere berritu ahalko da mailegua aipatu epealdirako, non ez dituen beste erabiltzaile batek erreserbatzen.
- 2 aldizkari 7 egunerako; 2 aldiz ere berritu ahalko da mailegua aipatu epealdirako, non ez dituen beste erabiltzaile batek erreserbatzen.
- 2 bideo, CD-ROM, DVD edo CD 4 egunerako.
Dokumentuak itzultzeko epeak betetzen ez badira, zehapena jarriko da: egun bat mailegu karneta erabili gabe atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzeko.
Dokumentu bat galdu edo hondatuz gero, haren ale berri bat erosi beharko da. |
| Mailegu kolektiboa |
|
Mailegu pertsonala erabiltzeko zailtasunak dituzten erabiltzaileez osatutako entitateentzat da zerbitzu hau, edo haien jardueretarako liburutegiko dokumentu sorta behar duten entitateentzat.
Erakunde bakoitzak 50 dokumentu izaten ahal ditu maileguan, aldi berean, Nafarroako Liburutegi Publiko guztien multzotik.
Erakunde interesatuak pertsona bat kreditatu beharko du ofizialki arduradun izateko. Liburutegi guztietan honela utziko dira maileguan dokumentuak:
- 50 liburu eta aldizkari 30 egunerako; behin bakarrik berritzen ahal da beste epealdi baterako, itzultzeko eguna baino lehen eta beste erabiltzaile batek erreserbatu ez baditu.
- 10 bideo, CD-ROM, DVD edo CD 15 egunerako.
|
| Liburutegiarteko mailegua |
- Zerbitzu honen bitartez, liburutegi batean eskatu eta beste batean dauden dokumentuak uzten ahal zaizkie maileguan erabiltzaileei. Liburutegia arduratzen da dokumentu horien kopiak edo jatorrizko aleak bilatzeaz eta maileguan uzteaz.
- Zein diren dokumentuen ezaugarriak, liburutegian berean kontsultatzen ahal dira 10 egunez, edo etxera eraman; orduan, mailegu pertsonalaren arauak aplikatuko dira.
- Liburutegiarteko mailegua Nafarroako Gobernuko Liburutegi Sarean egiten bada, ez da ordaindu beharko.
- Liburutegiarteko mailegua Nafarroako Gobernuko Saretik kanpo egiten bada, erabiltzailearen gain izanen dira igortze gastuak, halakorik dagoenean.
- Fotokopiak ateraz gero, igortze gastuekin batera ordainduko dira.
|
| Erreserbatzea eta Berritzea |
|
Maileguaren zerbitzu osagarri gisa, honako hauek egiten ahal dira:
- Maileguan emandako liburuak erreserbatzea: aldi berean bi liburu eduki daitezke erreserbaturik, norbaiti maileguan emanda badaude.
- Maileguan emandako liburuen epea berritzea: maileguan emandako liburuen epea berritzen ahal da, baldin beste erabiltzaile batek erreserbatu ez baditu eta mailegualdia bukatu aurreko 5 egunean eskatzen bada. Liburu eta aldizkarien mailegualdiko epea bi aldiz berritzen ahal da.
|