(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

¡Utilice el nuevo buscador!

Ver más

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak 2002-2003 ikasturteko euskarazko literatur sariak eman dizkie 35 ikasleri martes, 24 de junio de 2003

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Komunitateko zenbait ikastetxetako 35 ikasleri gaur eman dizkie 2002-2003 ikasturterako euskaraz antolatu diren Literatura eta Dialektologia eta Etnologia lehiaketetako sariak. Horietaz gain, "Pedro Diez De Ultzurrun" Irakurketa eta Deklamazio Lehiaketako sariak ere eman dizkie hiru ikastetxe desberdinetako hiru ikasle talderi

Premios Euskera

Sarituak Laguna Kontseilariarekin.(ampliar imagen)

Lehiaketa hau urtero egiten da, ikasle nafarren artean euskarazko adierazpen gaitasuna hobetu eta hizkuntzaren beraren ezagupena sakontzeko asmoz.

Literatur lehiaketen barrenean badira hiru modalidade (narratiba, ipuina eta poesia) eta hiru sari ematen dira, 175, 125 eta 100 eurokoak, lehen, bigarren eta hirugarrenarentzat, hurrenez hurren, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan, eta 225, 175 eta 150 eurokoak, hurrenez hurren, baita ere, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan.

Lanak aztertu dituen epaimahaian, buru Maximino Gómez Serrano aritu da, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Euskara Zerbitzuko zuzendaria baita, eta mahaikide gisa, berriz, Juan Urdíroz Pérez, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko irakaslea; Patxi Ezkiaga Lasa, idazlea eta Donostiako La Salle ikastetxeko zuzendaria; Rafael Sanjurjo Retegui, Lizarrako Ikastolako irakaslea; eta Marian Antoñana Abalos, Iruñeko Eunate Institutuko Hizkuntza eta Literaturako irakaslea.


Premios Euskera

Sari banaketaren argazkia.(ampliar imagen)

Dialektologia eta Etnologiako lehiaketak DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat dira, eta haien xedea da bultzatzea euskalkien ezaugarriei buruzko ikerketa lana eta eskualde euskaldunetako hizkeraren eta bizimoduaren nahiz historiaren arteko harremanaren azterketa. Kasu honetan, lehen eta bigarren lanik hoberenentzat, hurrenez hurren, 175 euroko eta 125 euroko bi sari daude, DBHko lehen zikloan, eta 225 eta 175 euroko beste bi sari, DBHko bigarren zikloan eta Batxilergoan. Honetan ere epaimahaiburu Departamentuko Euskara Zerbitzuko zuzendaria aritu da, eta mahaikideak, berriz, Ana Telletxea Coscolín, Carlos Irujo Asurmendi eta Joseba Ozcoidi Pérez, hirurak Ortzadar Folklore Taldekoak baitira.

Azkenik, "Pedro Diez De Ultzurrun" Irakurketa eta Deklamazio Lehiaketako hiru sariak ere banatu zaizkie hiru ikastetxeri. Epaimahaian, buru aritu den Euskara Zerbitzuko zuzendariarekin batera, mahaikide gisa, José Ignacio Andueza López, Barañaingo Alaiz ikastetxe publikoko zuzendaria, eta Felipe Juaristi Galdós, irakasle eta komediografoa, izan dira. Kasu honetan sari bat ematen da hezkuntza maila bakoitzean, hiruetan balio bera duena: 500 euro.

Oharra: Honekin batera doa saritutako ikasleen izenen zerrenda.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web