Castellano | Euskara | Français | English

Juan Ramon Corpas
Lizarran jaio zen, 1952ko abenduaren 16an. Ezkonduta dago, eta bi semeren aita da. Barne Medikuntzako mediku espezialista da, eta lanbide horretan jardun du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Iruñean duen kontsultan.
Idazlea ere bada, eta 21 lan eman ditu argitara, hainbat generotakoak: olerkiak, kontakizunak, bidaia gidak eta saiakerak idatzi ditu; baita bideorako gidoiak eta antzerki nahiz irrati lanak ere. Era berean, "Diario de Navarra" egunkariaren eta beste hedabide batzuen ohiko kolaboratzaile gisa jardun du. Done Jakue bideari buruzko aditu ospetsua da. Arlo horietan guztietan egindako lanei esker, hainbat sari eskuratu ditu. Hogei urte baino gehiago daramatza Foru Erkidegoan kulturarekin loturiko ekimenak era aktiboan sustatzen.
Lizarran 1991 eta 1998 bitartean argitara eman zen "Elgacena" aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta "Río Arga" poesia aldizkariaren zuzendari gisa ere jardun zuen. Horrez gainera, Nafar Ateneoa sortu zuen taldeko partaide izan zen; elkarte horretako lehenengo zuzendaritza batzordean, Literatura eta Hizkuntzalaritza arloko eleduna izan zen.
"Obanosko Misterioa" Fundazioko kide da, eta Nafarroako Gobernuaren baitan kultura eta arte arloetarako organo aholku-emaile gisa eratutako Nafarroako Kultura Kontseiluko partaide izan da organo hori sortu zenetik 1999. urtera arte.
1999-2003 legegintzaldian Nafarroako Gobernuko Kultura-Vianako Printzea Erakundearen Zuzendari Nagusia izan zen. 2003ko hauteskundeen ondoren, Kultura eta Turismo Departamentu berriko kontseilari izendatu zuten. Horrez gainera, Baluarte Elkartearen eta izen bereko Fundazioaren lehendakaria da.